viernes, 30 de octubre de 2015

Newtonen legeak

Azken ikasturtean fisikako klaseetan dinamika ikasi genuen eta guztiok dakizuenez, Newton-ek emandako 3 legeak funtsezkoak dira dinamika aztertzeko. Hiru legeak bere osotasunean aztertzeko eta ulertzeko bideo hau prestatu genuen .



viernes, 23 de octubre de 2015

Genetikako bideoa

Genetikari buruzko bideo interesgarri hau aurkitu dugu. Ikustera animatzen zaituztegu !

viernes, 2 de octubre de 2015

Gattaca (1997)



Gattaca filma1997.urtean kaleratu zen. Bere istorioa etorkizunean ematen da, genetikako aurrerapenetan oinarrituta dagoen mundu hipotetiko batean. 
Filman, Vincent Anton (Ethan Hawke) modu naturalean jaio izatearen ondorioz bere bizitza osoan gizartean guztiz baztertuta egongo da. Baina, Vincent-en ametsa espaziora bidaiatzea denez, identitate aldaketa egingo du Jerome Morrow-ekin (Jude Law), bera genetikoki aurreratua delako.Geroago zenbait gertakizun gertatuko dira, dena hankaz gora jarri egingo duena.
Filma oso interesgarria da eta oso erraz ulertzen dena, dudarik gabe filma gomendatuko nuke.



(Nuria)



Gattaca filma etorkizunean oinarrituta dago. Genetikari buruz eman diren aurrerapenek bizitza beste modu batean ikustera eramaten du.
Protagonistak arazoak izaten ditu bere ametsa betetzeko bera izan zelako genetika aldatu gabe jaiotako azkenekoetakoa eta identitate aldaketa egiten du espaziorako bidai garrantzitsu batean parte hartzeko. Oztopo asko eta esperientzia asko bizi egingo ditu amets hori lortzeko. 
Oso filme interesgarria da eta bioetikari buruz gauza asko pentsatzera eramaten du.

(Javi)


Link hau filmari buruzko informazio gehigarria emango dizue: http://www.filmaffinity.com/es/film895828.html